jueves, 8 de diciembre de 2011

etiketarik ez!!

1 comentario:

  1. Irakasgai honetan txikitatik mantentzen nituen tesiak aurrean jarri zaizkit. Momentu eta leku egokian nagoela sentzazioa daukat. Txikia nintzenean irakasle batzuen jarrera zela eta irakasle izateko gogoa piztu zitzaidan. Baina batzuek egiten zutena ez egiteko. Umeak ulertu behar dira, umetasuna babestu behar da, ez soilik legez eta arauak, baizik eta jarreraz, esanaz eta ekinaz. Pertsonak ez gara egokitu behar sistema ekonomiko-kultural batera, kontrakoa, sistema egokitu behar da pertsonei, gure bizitzaren fase guztiak kontuan hartuta. Klasearen aurrean esan nuen bezala, Alaitzen metodoarekin bat nator, aulkitik altxarazi zigun eta "azkarrak" garela erakutsi genion. Ahalik eta txiki bat oso interesgarria egin genuen ere, musika entzuten, begiak itxita, ikasteko agertzen zaizkigun erresistentziak pentsatu behar genituen. Negar egin nuen ariketa horrekin eta nire erresistentziaz jabetu nintzen.

    Arantza

    ResponderEliminar