jueves, 8 de diciembre de 2011

Alaitzen galderei erantzunak!

1- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
 
Klase aurrean jarri behar dudanean, oso urduri jartzen naiz eta zer esan ez dakit. hitz ez zaizkit ondo ateratzen, eta urduri nagoenez, oso txarto hitz egiten du.
Gainera, guztion aurrean hitz egin behar dugunean, gehienok, azkar hitz egiten dugu, "sufrimendua" laster amaitzeko. Honen ondorioz, aurkezpenak lasai ea ulergarri egin beharrean, azkar eta batzuetan ulertzeko zailak egiten ditugu, nik behintzat.
 
2- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
 
Metaforak adibide teorikoak eta, gehienak, filosofikoak dira. Guk esan nahi dugunaren antzeko parodia da, hala nola, gure aurkezpenean erabili dugun Platonen metafora. Metaforak gehitzea gure aurkezpenetan adibidez, oso erabilgarria da ikasteko eta gauzak ulergarriago egiteko. Adibidez, gure adibidea, Platonen adibidea, ia guztiok ezagutzen dugun metafora da, eta horrek baliagarri iruditu zitzaigun gaur egungo egoera irudikatzeko.
Metaforak erabiltzea irakaskuntza prozesuan eragin zuzena du nire aburuz, gehienetan, metafora batekin azaltzen badizuete zerbait, hobeto gogoratzen duzu teoria txapa bat eman beharrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario