Aurreko klasean talde txikietan bildu ginen eta Alaitzek eman zizkigun testuak lantzen ibili ginen. Gaurkoan aurkezpenekin hasi gara eta 7 taldek izan dute denbora euren lana aurkezteko. Jarraian, talde bakoitzak aurkeztutakoari buruzko laburpen txikia egingo dugu, eta horren inguruan beharbada egin ditugun hausnarketa txikiak.
Urteak aurrera egin ahala hainbat teknologia tresnek izan duten eboluzioa aurkeztu digute, baita teknologiak eskolan barneratzeko EUROPE plangintza azaldu digute.
Talde honek gaia aurkeztu du hiruren artean sortu duten ipuin baten bidez. Oso ondo isladatu dute aldaketa hauek suposatzen ari diren arazoak eta kritika ona egin dute. Oso originala iruditu zaigu aurkezteko modu hau.
Bideo baten bidez egin dute aurkezpena. Honetan, IKTak gaur egungo kulturan duen garrantzia isladatzen da. Eskolan da teknologia hau txertatuko den leku aipagarrienetarikoa eta horretarako bi proiektu aurkezten dizkigute: ISTE eta NETS2.
IKTak eskoletan ezartzen ari dira eta irakaslegoa etengabe ikasten egotea suposatzen du. IKT hiru eredu desberdin aurkezten dizkigute: burokratikoa, soziala eta komunitatekoa. Bestetik, ordenagailuen negozioari kritika egiten zaio eta ordenagailuak eskola guztietan jartzeko nahiari arazoa ipintzen diote aurrez aurre, izan ere, ordenagailuak 5 urtetan apurtzeko egiten dituzte, nola ordainduko da honek suposatzen duen gastu izugarria?
Gaur egun iraultza teknologiko bat gertatzen ari da, informazio guztia digitalizatzen ari da.Iraultza honeko oinarri du hainbat prozesu sozial, politiko eta ekonomikoetan. Aldaketa hau ulertzeko lau diskurtso aurkezten dizkigute: merkantilista, kritiko politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa.
Horrez gain, teknologiak dakarren aldaketei buruz hitz egin dute, baita arazo eta hezkuntzaren erronkez. Izan ere, behin eta berriz esaten ari garen moduan, hezkuntza sistema guztiz birplanteatzen ari da alfabetizazio teknologikoa txertatzeko, jada ezagutzen ditugun beste alfabetizazioekin batera.
Ordenagailuak modu masibo batean klasean sartu nahi dituzte. Horrek klasean aldaketa nabarmenak suposatzen du eta irakasleen burua astintzen ari den galdera: ordenagailuek gure lana ordeztuko al dute? Egoera honen aurrean bi jarrera nabarmentzen dira: teknofilia ,teknologiaren oso zaletua dena; eta teknofobia, teknologia guztiz ukatzen duena. Ordenagailuek emozioak eragiten dituzte, klase baten giroan eragina izan dezakeena; irakaslea klasea bideratzeko modua guztiz aldatzea ere eskatzen dute eta beste hainbat aldaketa.
Talde honek bideo bat ere egin du eta ideia nagusiak behin azalduta ipuin txiki bat ere kontatu dut egoera oso ondo isladatzen zuena.
Teknologia abiada izugarrian heldu da jada eskoletara, eta oraingo galdera da: zer gertatuko da liburuekin? Irakaslearen paperarekin? Erabiltzen zuen metodologiarekin?
Hezkuntza sistema aldaketa prozesu baten barnean aurkitzen da momentu honetan; antolaketan, metodologian, edukietan... aldaketa nabarmenak ematen ari dira. Zergatik? Gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza gizarte horretara moldatzen joan behar delako.
Aipatzekoa da talde honek egin duen aurkezpenean, bideoa bat ere aurkeztu dutela, paint-en bidez eginiko bideoa, alegia. Oso originala iruditu zaigu eta oso ondo egina!
No hay comentarios:
Publicar un comentario