jueves, 1 de diciembre de 2011

2011ko azaroaren 18a

Gaur berriz ere aurkezpenekin jarraitu egin dugu. Jarraian bakoitzaren sintesi txikia utziko dugu:

  • IKTtik errekurtso edukatiboetara.
Gai hau aurkeztu duen taldea, Markinako herri ikastetxe batera joan da, ikasle eta zuzendariarekin hiz egitera. Bideo interesgarria osatu dute, galdera hauei erantzuna ematen diena:
- Ikasleek zertarako erabiltzen dute IKTak? Alderdi ludikoa nagusitzen da eta ez didaktikoa.
- Zein oztopo egon daitezke? Irakasle prestatu gabeak.

XX. mende hasieran jada teknologiak hazten hasi ziren eta eboluzionatuz joan dira gaur egun arte. Duela urte batzuk, hezkuntza arloan teknologia berri hauek sartzen hasi ziren, hasieran informatika gela bat izatetik, ume guztiek ordenagailu bat izateko bidean gaude. eEurope da iraultza honen protagonista nagusi, "Europa, Informazioaren gizartera bidean" lemapean.

Bideo baten bidez klase baten segimendua modu oso originalean eta errealan aurkeztu dute. Gizartea komunikatzeko moduetan aldatu egin da, eguneroko bizitzan lanak errazten dizkion tresnak erabiltzera ohituta dago, eskolan erabiltzen ziren metodoak ere aldatu egin dira... eEUROPE plana aurkezten digute berriro eta aldaketa guzti honek irakasleei suposatuko dien prestakuntza azpimarratzen dute.

Digitalizatzen ari den gizarte honen aurrean eskolen ardura teknologiaren erabilera egokia bultzatzea izango da eta horretarako ez da bakarrik IKTetan oinarrituko. Teknologiaren erabileraren normaltasuna eragin behar dugu, antsietaterik gabekoa. Kontuan izan behar dugu hezkuntza IKTn oinarritzea hainbat arrisku ekar ditzakeela: perspektiba historikoaren gabezia,  erredukzionsimoa, antsietatea...Ondorioz, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua izango da, gehiegizko erabilpena ukatuz.

Teknologia berriak agertzen joan diren heinean hezkuntza aldatuz joan da. Paradigmak aldatuz joan dira, lehen hezkuntza paradigma positibistan errotuta zegoen eta gaurkoa aldiz interpretatzailean errotuta aurkitzen dugu. Azkenengo hau zertan datza? Arazoak guztien artean konpontzeam, partizipazioan, harremanetan, komunikazioan... Teknologiei esker gauza berri asko egin ditzakegu orain, nola blogak, beste herrialdeak gertuagotik ezagutu, hiztegiak... Hortaz, irakasleak teknologia berri hauek menperatzea ezinbestekoa izango da.



Teknologia berrian aurrean bi jarrera hauek nabarmentzen dira:
> teknofilia: teknologia berriekiko zaletasuna eta interes handia duen pertsona. Hauen erabilpena bultzatzen duen pertsona.
> teknofobia: teknologia berriei fobia eta beldurra diena. Hauek erabiltzen ukatzen duena eta honen kontra egon daitekeena.
Bideo batzuk jarri dizkigute klasean teknologia berriek jendeari sortzen dioten tentsio hori isladatzeko. Azkenik, hainbat hipotesi interesgarri uzten dizkigute burua astintzeko:
- Zeri dio beldurra irakasleak: teknologia berriak erabiltzea ez jakiteari ala ikasleek bera baino gehiago jakiteari?
- Gobernuak irakasleen formakuntzan lagundu beharko luke?
- Benetan IKT esan duten beste pisu izan behar du?
- Erritmo hau jarraitzekotan, beharbada azkenean teknologiak gu kontrolatzen amaituko du?

No hay comentarios:

Publicar un comentario