jueves, 8 de diciembre de 2011
Alaitzen galderei erantzunak!
1- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
Klase aurrean jarri behar dudanean, oso urduri jartzen naiz eta zer esan ez dakit. hitz ez zaizkit ondo ateratzen, eta urduri nagoenez, oso txarto hitz egiten du.
Gainera, guztion aurrean hitz egin behar dugunean, gehienok, azkar hitz egiten dugu, "sufrimendua" laster amaitzeko. Honen ondorioz, aurkezpenak lasai ea ulergarri egin beharrean, azkar eta batzuetan ulertzeko zailak egiten ditugu, nik behintzat.
2- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Metaforak adibide teorikoak eta, gehienak, filosofikoak dira. Guk esan nahi dugunaren antzeko parodia da, hala nola, gure aurkezpenean erabili dugun Platonen metafora. Metaforak gehitzea gure aurkezpenetan adibidez, oso erabilgarria da ikasteko eta gauzak ulergarriago egiteko. Adibidez, gure adibidea, Platonen adibidea, ia guztiok ezagutzen dugun metafora da, eta horrek baliagarri iruditu zitzaigun gaur egungo egoera irudikatzeko.
Metaforak erabiltzea irakaskuntza prozesuan eragin zuzena du nire aburuz, gehienetan, metafora batekin azaltzen badizuete zerbait, hobeto gogoratzen duzu teoria txapa bat eman beharrean.
domingo, 4 de diciembre de 2011
Gure aurkezpena
Kaixo! Ainara, Irantzu eta Arantza gara eta hemen uzten dizuegu gure aurkezpenerako erabili genuen power point-a. Sentitzen dugu nahiko astuna egitea aurkezpena, baina tokatu zitzaigun testuan ideia garrantzitsu asko zeuden eta bideo baten bitartez hori guztia transmititzea ezinezko izango zen. Beraz, eskerrik asko entzuteagatik!Informazio eta digital konpetentzia eskolan
View more presentations from Ainawa.
jueves, 1 de diciembre de 2011
Etxerako lanak: HAUSNARKETA
Bi galdera hauek garatzea proposatu digu Alaitzek:
1- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
1- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
2- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
2011ko azaroaren 18a
Gaur berriz ere aurkezpenekin jarraitu egin dugu. Jarraian bakoitzaren sintesi txikia utziko dugu:
- IKTtik errekurtso edukatiboetara.
Gai hau aurkeztu duen taldea, Markinako herri ikastetxe batera joan da, ikasle eta zuzendariarekin hiz egitera. Bideo interesgarria osatu dute, galdera hauei erantzuna ematen diena:
- Ikasleek zertarako erabiltzen dute IKTak? Alderdi ludikoa nagusitzen da eta ez didaktikoa.
- Zein oztopo egon daitezke? Irakasle prestatu gabeak.
XX. mende hasieran jada teknologiak hazten hasi ziren eta eboluzionatuz joan dira gaur egun arte. Duela urte batzuk, hezkuntza arloan teknologia berri hauek sartzen hasi ziren, hasieran informatika gela bat izatetik, ume guztiek ordenagailu bat izateko bidean gaude. eEurope da iraultza honen protagonista nagusi, "Europa, Informazioaren gizartera bidean" lemapean.
Bideo baten bidez klase baten segimendua modu oso originalean eta errealan aurkeztu dute. Gizartea komunikatzeko moduetan aldatu egin da, eguneroko bizitzan lanak errazten dizkion tresnak erabiltzera ohituta dago, eskolan erabiltzen ziren metodoak ere aldatu egin dira... eEUROPE plana aurkezten digute berriro eta aldaketa guzti honek irakasleei suposatuko dien prestakuntza azpimarratzen dute.
Digitalizatzen ari den gizarte honen aurrean eskolen ardura teknologiaren erabilera egokia bultzatzea izango da eta horretarako ez da bakarrik IKTetan oinarrituko. Teknologiaren erabileraren normaltasuna eragin behar dugu, antsietaterik gabekoa. Kontuan izan behar dugu hezkuntza IKTn oinarritzea hainbat arrisku ekar ditzakeela: perspektiba historikoaren gabezia, erredukzionsimoa, antsietatea...Ondorioz, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua izango da, gehiegizko erabilpena ukatuz.
Teknologia berriak agertzen joan diren heinean hezkuntza aldatuz joan da. Paradigmak aldatuz joan dira, lehen hezkuntza paradigma positibistan errotuta zegoen eta gaurkoa aldiz interpretatzailean errotuta aurkitzen dugu. Azkenengo hau zertan datza? Arazoak guztien artean konpontzeam, partizipazioan, harremanetan, komunikazioan... Teknologiei esker gauza berri asko egin ditzakegu orain, nola blogak, beste herrialdeak gertuagotik ezagutu, hiztegiak... Hortaz, irakasleak teknologia berri hauek menperatzea ezinbestekoa izango da.
Teknologia berrian aurrean bi jarrera hauek nabarmentzen dira:
> teknofilia: teknologia berriekiko zaletasuna eta interes handia duen pertsona. Hauen erabilpena bultzatzen duen pertsona.
> teknofobia: teknologia berriei fobia eta beldurra diena. Hauek erabiltzen ukatzen duena eta honen kontra egon daitekeena.
Bideo batzuk jarri dizkigute klasean teknologia berriek jendeari sortzen dioten tentsio hori isladatzeko. Azkenik, hainbat hipotesi interesgarri uzten dizkigute burua astintzeko:
- Zeri dio beldurra irakasleak: teknologia berriak erabiltzea ez jakiteari ala ikasleek bera baino gehiago jakiteari?
- Gobernuak irakasleen formakuntzan lagundu beharko luke?
- Benetan IKT esan duten beste pisu izan behar du?
- Erritmo hau jarraitzekotan, beharbada azkenean teknologiak gu kontrolatzen amaituko du?
2011ko azaroaren 11: AURKEZPENAK
Aurreko klasean talde txikietan bildu ginen eta Alaitzek eman zizkigun testuak lantzen ibili ginen. Gaurkoan aurkezpenekin hasi gara eta 7 taldek izan dute denbora euren lana aurkezteko. Jarraian, talde bakoitzak aurkeztutakoari buruzko laburpen txikia egingo dugu, eta horren inguruan beharbada egin ditugun hausnarketa txikiak.
Urteak aurrera egin ahala hainbat teknologia tresnek izan duten eboluzioa aurkeztu digute, baita teknologiak eskolan barneratzeko EUROPE plangintza azaldu digute.
Talde honek gaia aurkeztu du hiruren artean sortu duten ipuin baten bidez. Oso ondo isladatu dute aldaketa hauek suposatzen ari diren arazoak eta kritika ona egin dute. Oso originala iruditu zaigu aurkezteko modu hau.
Bideo baten bidez egin dute aurkezpena. Honetan, IKTak gaur egungo kulturan duen garrantzia isladatzen da. Eskolan da teknologia hau txertatuko den leku aipagarrienetarikoa eta horretarako bi proiektu aurkezten dizkigute: ISTE eta NETS2.
IKTak eskoletan ezartzen ari dira eta irakaslegoa etengabe ikasten egotea suposatzen du. IKT hiru eredu desberdin aurkezten dizkigute: burokratikoa, soziala eta komunitatekoa. Bestetik, ordenagailuen negozioari kritika egiten zaio eta ordenagailuak eskola guztietan jartzeko nahiari arazoa ipintzen diote aurrez aurre, izan ere, ordenagailuak 5 urtetan apurtzeko egiten dituzte, nola ordainduko da honek suposatzen duen gastu izugarria?
Gaur egun iraultza teknologiko bat gertatzen ari da, informazio guztia digitalizatzen ari da.Iraultza honeko oinarri du hainbat prozesu sozial, politiko eta ekonomikoetan. Aldaketa hau ulertzeko lau diskurtso aurkezten dizkigute: merkantilista, kritiko politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa.
Horrez gain, teknologiak dakarren aldaketei buruz hitz egin dute, baita arazo eta hezkuntzaren erronkez. Izan ere, behin eta berriz esaten ari garen moduan, hezkuntza sistema guztiz birplanteatzen ari da alfabetizazio teknologikoa txertatzeko, jada ezagutzen ditugun beste alfabetizazioekin batera.
Ordenagailuak modu masibo batean klasean sartu nahi dituzte. Horrek klasean aldaketa nabarmenak suposatzen du eta irakasleen burua astintzen ari den galdera: ordenagailuek gure lana ordeztuko al dute? Egoera honen aurrean bi jarrera nabarmentzen dira: teknofilia ,teknologiaren oso zaletua dena; eta teknofobia, teknologia guztiz ukatzen duena. Ordenagailuek emozioak eragiten dituzte, klase baten giroan eragina izan dezakeena; irakaslea klasea bideratzeko modua guztiz aldatzea ere eskatzen dute eta beste hainbat aldaketa.
Talde honek bideo bat ere egin du eta ideia nagusiak behin azalduta ipuin txiki bat ere kontatu dut egoera oso ondo isladatzen zuena.
Teknologia abiada izugarrian heldu da jada eskoletara, eta oraingo galdera da: zer gertatuko da liburuekin? Irakaslearen paperarekin? Erabiltzen zuen metodologiarekin?
Hezkuntza sistema aldaketa prozesu baten barnean aurkitzen da momentu honetan; antolaketan, metodologian, edukietan... aldaketa nabarmenak ematen ari dira. Zergatik? Gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza gizarte horretara moldatzen joan behar delako.
Aipatzekoa da talde honek egin duen aurkezpenean, bideoa bat ere aurkeztu dutela, paint-en bidez eginiko bideoa, alegia. Oso originala iruditu zaigu eta oso ondo egina!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)