2011ko irailaren 30a
- Klasean egin duguna
Begiak itxi ditugu eta abesti batekin pentsatu dugu noiz izan zen IKT erabili genituen lehenengo aldia (Lehen Hezkuntzan, Euskarako klasean), eta nola erabiltzen ditugu IKT-ak orain, zertarako eta norekin (Klaseko gauzak egiteko, Twitter, Tuenti, Hotmail, etab.
- Gogoeta.
IKT-ak txarto erabiltzen ditudala konturatu naiz. Txikitan ordenagailua internetarekin erabiltzn nituen klaseko lanak egiteko edo batzuetan, gurasoek uzten zidanean, ordenagailuko jolasekin jolasteko. Gaur egun, aldiz, gehinetan denbora pasatzeko erabiltzen dut, beti nagoelako edo Tuenti moduko orrietan edo Asco de Vida eta horrelako orrietan. Apunteak eta lanak pasatzen ditut ordenagailura, eta informazioa bilatzen dut interneten lanak egiteko, baina horrek, nire denboraren zati txiki bat okupatzen dut. Tristea da baina horrelako da nire IKTen erabilera.
2011ko urriaren 14a
- Klasean egin duguna:
Irakasleak testu ezberdinak banatu ditu talde bakoitzari. Gure testua: “La competencia digital e informacional en la escuela”. Testua irakurri behar izan dugu geroago, hausnarketa bat egiteko. Hurrengo egunerako da.
- Gogoeta:
Konturatu naiz, batzuetan, nire gustuko ez den testu bat irakurtzen dudanean, ez naizela ezertaz enteratzen. Edo, gaurko moduan, testu bat ematen didatenean, hitz zientifiko askorekin, hainbat alditan irakurri behar ditudala hauek ulertzeko.
2011ko urriaren 21a
- Klasean egin duguna:
Gaur, pasadan egindako testuen hausnarketak eginda egon behar ziren. Talde bakoitzeko pertsona bat irakurri behar zuen klase aurrean testuko laburpena edo testu zertaz doazen azaldu behar zuen.
- Gogoeta
Konturatu naiz testuko hainbat gauzez ez naizela ohartu nire kideko laburpena entzuterakoan. gainera, ez naiz kapaza jende aurrean hitz egiteko, hau dela eta, nire kideak hitz egin behar izan du nigatik eta nire beste kidegatik.
2011ko urriaren 28a
- Klasean egindakoa:
Pasadako klasean tokatu zitzaizkigun testuak aurkeztu behar ditugu hurrengo egunean klasean, IKT-ren bidez. Horretarako, gaurko klasea utzi digu irakasleak aurkezpena prestatzeko.
- Gogoeta:
Konturatu naiz, lan baten aurkezpena taldeka prestatzea ez dela hain erraza. Aurkezpen bat egitea bakarka ez du inolako arazorik, beste ideiak burutu behar ez dituzulako. Baina kasu honetan, beste iritzia eta ideiak kontuan hartu behar direnez, lan hau aurrera eramatea zaila da. Izan ere, ez dugu burutu lanaren aurkezpena, eta klasetik at aurrera eraman beharko dugu lana.